Astelena148:
Euskal kulturari
gorazarre

Lihoa eta mahai-zapiak funtsezkoak izan dira Euskal Herriko zazpi probintzietako kultura gastronomikoan, ekonomikoan eta sozialean. Hortik sortua da Astelehenaren sinbologia: astelehena, lanegunetatik lehena euskal sukaldaritza tradizionala dastatzeko, sormen handiko egile ukituarekin prestatua, Josper labean, egur-ikatzez zapore bereizgarri hori har dezan.

Donostiaren
erdi-erdian

Hori guztia Donostiaren erdi-erdian, Konstituzio plaza mitikoan ipini duen terraza bikain batekin. Handik ibili ohi zen duela hamarkada batzuk Mikel Laboa abeslaria, bere konposizio abangoardistetan pentsatzen ziharduen bitartean.

Pintxoak &
Showcooking

Orain, gure taberna/jatetxean entzun ohi diren abestiak dira, pintxo eta errazio tradizionalak janez gozatzen ari garen bitartean, mahairen batean eserita, barran zutik edo bertan janaria prestatzen behatzen ari garenean.

Zure
zain gaude

148an gaude zure zain. Deitu iezaguzu eta erreserbatu mahai bat. Gogoan izan terrazan edo jatetxearen barruan gozatu ahal izango duzula gure gastronomia bikainaz. Guri deitu eta non nahi duzun esan, besterik gabe.